XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta iritsi zen igandea, ezkontza-eguna.

Ona zen eguraldia.

Distiratsu zegoen eguzkia eta zerua garbi.

Goizean goiz jaiki zen Erik.

Ezkontzeko arropak jantzi zituen.

Nire ezkontza-eguna da gaurkoa, esan zuen bere artean.

Abel Behenak ezingo dit Sara kendu; ezingo da itzuli: ez bizirik, ez hilda.

Elizako kanpaiak jotzen hasi ziren.

Ezkontzeko ordua zen.

Bere etxetxotik irten eta elizarantz abiatu zen Erik.

Itsasoari begiratu zion pixka batean.

Berehala, beste aldera begiratu zuen bizkor.

Baina itsasoa beheratzen ari zela ohartu zen.

Erik elizara iritsi zenean, atean geratu zen, Sararen zain.

Eliz barruan zeuden haren lagun guztiak.

Bidean aurrera zetorren Sara, ezkontzarako soineko zuri ederra jantzita.

Erikek eskutik heldu zion eta barrura sartu ziren elkarrekin.

Isildu egin ziren elizako kanpaiak, eta elizkizuna hasi zen.

Amaitu zenean, elizatik kanpora irten ziren eskutik helduta.

Ezkonduta zeuden, senar-emazte ziren.

Sararen etxerantz abiatu ziren elkarrekin.

Ezkontzako bazkaria prestatzen ari zen Sararen ama han.

Atzetik jarraitu zieten lagunek.

Astiro-astiro eta pozik, elizatik itsasertzeraino joan ziren.

Gero, itsasertzetik aurrera etxerantz bideratu ziren.

Bapatean, garrasi egin zuen Sarak.

Eta itsasertzerantz keinu egin zuen behatzaz.

Geratu eta harantz begiratu zuten guztiek.

Gorpu bat zegoen itsasertzean.

Burua altxatuta zeukan harkaitz baten kontra.

Eta zuzen-zuzenean Eriki eta Sarari begira zegoela ematen zuen.

Gizon batzuk behera jaitsi ziren gorpuari begiratzeko.

Soka bat zeukan gerrian lotuta.

Buztana! esan zuen gizon batek.

Buztan luze bati buruz hitz egin zuten haurrek. Soka hau izango zen.